Txapelketa urriaren 16an hasi eta azaroaren 3an amaituko da. 17 urte azpiko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopa FIFAk antolatutako nazioarteko txapelketa da, eta 2008tik bi urtean behin egiten da. Hamasei selekziok parte hartuko dute ekitaldi bakoitzean.
Taník herrialdeko berezko edertasun oparoa irudikatzen du, eta Bayahíbe arrosan inspiratzen da, dominikar lore nazionalean. “Sortzen ari den talentu naturala eta jokalarien espiritua gogora ekarri nahi ditu”, azaldu du FIFAren komunikatuak.
Espainiako Selekzioa 17 urtez azpiko munduko txapelduna da. 2022an garaipena lortu zuen Kolonbiaren aurka, bere bigarren titulua jarraian lortuz, 2018ko edizioan garaile izan ondoren.