Futbolean genero berdintasunari buruzko datu, gogoeta eta proiektuak batuko dituen kongresua aurkeztu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ficobak Emakumezkoen Futbolaren Nazioarteko Lehen Kongresua aurkeztu dute, azaroaren 21etik 22ra ospatuko dena Gipuzkoako erakustazokan. Bi egunetako topaketa honetan, adituak, profesionalak, zaleak eta lider ameslariak elkartuko dira emakumezkoen futbola balioan jarri eta mugarri historikoak mahaigaineratzeko.
Azaroaren 21eko (osteguna) programan, Espainiako emakumezkoen futbolaren historiari buruzko film laburra ikusi ahal izango dugu. Horren ondoren, eta baita azaroaren 22an ere, hainbat mahai-inguru eta hitzaldi egongo dira. Paraleloki, Ficobako pabilioietan futbol eta berdintasunari lotutako azoka bisitatu ahal izango dugu.