Donosti Cup, 30 urte emakumezkoen futbola sustatzen

Nazioarteko futbol txapelketaren edizio honetan, 30 urte beteko dira emakume eta neskatoek bertan parte hartzen dutela.

Aste honetan egin du Donosti Cupek aurtengo edizioaren aurkezpena, uztailaren 1etik 7ra ospatuko dena. Aurtengoa 32. edizioa izango da eta, antolatzaileek azpimarratu dituzten alderdien artean, guk bat gureganatu nahi izan dugu bereziki.

Donosti Cup futbol txapelketa baino gehiago da: elkarbizitza, elkartasuna, konpromisoa, esfortzua eta gizartean sustatu beharreko beste balio ugari bultzatzen dituen proiektua da, urtero 10.000 haur, gazte eta helduri esperientzia ahaztezina eskaintzen diona.

Urte hauetan guztietan zehar, txapelketak emakumezkoen futbolarekiko konpromisoa hartu eta bete izan du. Aurtengo edizioa, emakume eta neskek parte hartzen duten 30garrena izango da. Donosti Cup aitzindari izan da futbolean genero-berdintasunari bidea egiten.

Bejondeizuela!

Hemen ikus dezakezue txapelketaren egitaraua osorik.